Albisteak 2017

BEREZIAK

04 Uzt 2017

BM Supermerkatuak, ACTko tripulante berria

BM Supermerkatuak, ACTko tripulante berria

Distribuzio-kate euskalduna denboraldi honetarako Eusko Label Ligaren Official Partner bilakatu da

Eusko Label Ligak lehengo astean askatu zituen estatxak, emozioz beterik datorren denboraldi batean, non beste behin, momentuko 12 trainerurik honenak CaixaBank Koroa lortzeko lehiatuko diren udara guztian zehar. ACTrentzat ezinezkoa izango litzateke halako mailako txapelketa bat osatzea gurekin batera arraunean dabiltzan taldekideak gabe. ACTren trainerura batu den kidea Grupo Uvesco da, zein aurtengo denboralditik traineru txapelketa goreneko Official Partner bilakatu den.

Era honetan, BM-k kolorea emango dio gure estropadei, Fan Zonean dastatzeko emango dituzten euren produktuekin. Gainera, BMren stand-etik pasatzen den orok Eusko Label Liga zehar, euren taldearen koloreak dituen lepo-zapi bat eskuratu ahal izango du, eta etxeko txikienak puzgarrietan gozatu ahal izango dute.

BM-k bere jatorritik konpromezu handia erakutsi du bere ingurunearekin. Bertakoa den guztiari eman dion laguntzarekin, presentzia daukan gune guztietako kirol-ekitaldi eta ekitaldi sozialen babesle bihurtzera eraman du. Babes hau taldearen DNA-n dago eta BMren filosofian dago, non alde batetik bizitza ohitura osasungarria sustatzea den eta, bestetik, gertuko ingurunearekin konpromezua ikus daitekeen.

Energia eta freskotasuna nabigaziorako

Akordio hau ixteko arduradunak Miguel Ángel Zamorano, BM Supermerkatuetako Denden Gestio eta Marketing Zuzendaria, eta Borja Rodrigo, ACTko Presidentea izan dira. Rodrigok adierazi du “era honetako akordioek garrantzia handikoak dira eta hazten jarraitzeko proiekzioa ematen digu. BM bezalako ospe handiko markek euren begirada gugan jartzeak indarrez eta freskuraz betetzen gaitu nabigatzen jarraitzeko”. Bere aldetik, Zamoranok argitu du “BMrentzat ohore handia” dela “ACTren Eusko Label Liga bezalako proekti lokal eta polit honekin elkarlanean egotea. Bandera bakoitzean, txapelketarekin batera joango gara leku guztietara, supermerkatuen bitartez presentzia daukagu herri guztietara. Gure bezeroentzat garrantzizkoak diren ekitaldiei laguntza ematen jarraituko dugu.
 

Itzuli