Albisteak 2015
LEHIAKETA
02 Uzt 2015
Moañak galiziar asteburua osatuko du
Gaur goizan ospatu da XXXIII bandeira Concello de Moaña Bandera – V GP Fandicostaren aurkezpen saioa
Datorren igandean, 12:00etatik aurrera XXXIII Concello de Moaña Bandeira – V GP Fandicosta jokoan jarriko da Moañan, San Miguel Ligaren hirugarren jardunaldiari dagokiona. Estropada honetan, 12 parte-hartzaileek hiru itsas-miliako distantzia osatu beharko dute, lau luze eta hiru ziabogarekin. Estropada eremu honetako barne balizak Tiraneko kai muturraren parean egongo dira ezarriak.
Igandeko estropada izanik, txanden eraketa aurreko egunean Sanxenxon jokatuko den estropadaren araberakoa izango da, eta III Nauta Sanxenxo Banderaren sailkapen nagusia izango du ardatz. Gaur goizean XXXIII Concello de Moaña Bandera – V GP Fandicostaren aurkezpen saioa ospatu da eta bertan izan dira Leticia Santos, udalerriko alkatea; Marta Freire, Moañako alkateordea; Juan Tenorio, Tirán Pereirako presidentea; eta Santiago Fenollera, Fandicostako ordezkaria. Denek deialdia egin nahi izan diote arraunaren jarraitzale guztiei, San Miguel Ligak eskaintzen duen maila goreneko arraun txapelketa honetaz goza dezaten.