Albisteak 2012

LEHIAKETA

12 Uzt 2012

MOAÑAK ETA FANDICOSTAK HERRIKO TRAINERUA OMENDUKO DUTE: TIRAN

MOAÑAK ETA FANDICOSTAK HERRIKO TRAINERUA OMENDUKO DUTE: TIRAN

Galiziarrek euren etxeko bandera lortzeko ahalegina egingo dute igande eguerdian

O Grovetik Moañara. Arousako itsas adarretik Vigokora. San Miguel Ligak Galizian egingo duen asteburua osatuko du iparraldetik hegoaldera eginez. Ligako 6. estropada puntuagarria jokatuko da, eta hitzordua berezietan bereziena izanen da Tiran Arraun Elkarteko kideentzat, euren zaleen babesean egingo baitute arraun. Estropadaren bat hautatzeko aukera izango balute, XXX BANDERA CONCELLO DE MOAÑA – II GP FANDICOSTA hautatuko lukete. Hautagai sendoak dira. Itsas adarreko sekretuak beste inork baino hobeto ezagutzen dituzte, eta onenen alboan jarduteak indar handia emango die.

 

Eguerdian aurkeztu da estropada, Moañako Udaletxean. Jose Fervenza Moañako alkate Jaunak gidatu du aurkezpena, eta lagun izan ditu Moañako Udaleko Kirol Zinegotzia, Jorge Santome Jauna, Tiran AEko presidentea, Angel Costas Jauna, eta Borja Tenorio Jauna, Fandicosta etxearen izenean. Estropada eguerdiko 12etan hasiko dela gogorarazi nahi dizuegu. Txandak bezperan O Groven jokatutako estropadak utzitako sailkapenaren arabera finkatuko dira.

Itzuli