Albisteak 2017
BEREZIAK
24 Abu 2017
Eusko Label Ligak Moañan egingo du arraun
Gaur goizean, Pontevedrako herriko udaletxean, txapelketako hamabosgarren jardunaldia aurkeztu da
Asteburu honetan, Moañan lehiatuko da XXXV Bandeira Concello de Moaña - VII GP Fandicosta. Elkar ikusiko dute, berriz ere, Galiziako uretan, Eusko Label Ligan diharduten 12 traineruek. ACT eta SD Tiránek elkarlanean antolatutako hitzordua larunbat honetan izango da, 18.00etatik aurrera. Bertan, traineruek, linea formatuan, hiru miliako distantzian egin beharko dute arraun.
Jardunldi hau CaixaBank Koroa lortzeko borrokako hamabosgarrena da, eta hemedik aurrera, denboraldia bukatu bitartean, jokatuko diren estropada guztietan bezala, irteeren hurrenkera Eusko Label Ligako sailkapen orokorraren arabera zehaztuko da. Horrela, lehenengo txandan Astillerok, Aresek, Cabok eta San Pedrok egingo dute arraun. Bigarrenean, aldiz, Ondarroa Cikautxo, Tirán Pereira, San Juan Sumelec eta Zierbena Bahías de Bizkaia izango dira. Bestalde, ohorezko txandan irtengo dira Kaiku Producha, Orio Babyauto, Hondarribia eta Urdaibai Avía.
Gaur goizean, Concello de Moañan egindako aurkezpenean izan dira Leticia Santos, Moañako alkatesa; Marta Freire, alkateordea; Juan Tenorio, Tirán Pereirako presidentea; José Manuel Sotelo, Tirán Pereirako zuzendaritzako kidea; eta Alfredo Campuzano, Fandicostako Giza Baliabide Zuzendaria.