Albisteak 2012

LEHIAKETA

25 Uzt 2012

GETXO, GELTOKI GARRANTZITSUA SAN MIGUEL LIGAKO LAN ERDITAN

GETXO, GELTOKI GARRANTZITSUA SAN MIGUEL LIGAKO LAN ERDITAN

Bizkaiko hiriak San Miguel Ligako 10. proba puntuagarria, eta Euskotren Ligako 5.a hartuko ditu igande eguerdian

Getxo geltoki garrantzitsua da Kantauri Itsasoko arraun lehiaketan. Inoiz ez du kale egiten uztaila bukaerako ohiko hitzordura. Orduan ospatzen dira herriko jaiak, San Inazioak, eta berarekin, estropada jardunaldi bikaina. Igande eguerdian, uztailak 29 dituela, jokatuko da denboraldiko 10. estropada puntuagarria, San Miguel Ligari dagokionez: GETXOKO ESTROPADEN XXXIV. IKURRIÑA. Era berean, Euskotren Ligako 5. estropada puntuagarria ere jokatuko da: GETXOKO IV. IKURRIÑA. Hitzordu bikoitza, Kantauri Itsasoko arraun eremu ederrenetakoan.

 

Gaur eguerdian egin da estropadaren aurkezpen ekitaldia, Getxoko Udaltzaingoaren Prentsa Aretoan. Haraino bertaratu dira Getxoko alkatea, Imanol Landa Jauna, Getxoko Kirol Zinegotzia, Alvaro Gonzalez Jauna, Getxo ATko presidentea, Marcos Bretos Jauna, Getxo ATko beteranoa, Jose Ramon Basterretxea Jauna, Raspas ATko presidentea, Jon Garamendi Jauna, eta ACT elkarteko gerentea, Iñaki Mikeo Jauna. Igandeko estropada Euskotren Ligako lehiarekin hasiko da, eta San Miguel Ligako hiru txandekin jarraitu. Txandak bezperako estropadako sailkapenaren arabera finkatuko dira.

Itzuli