Albisteak 2017
BEREZIAK
28 Abu 2017
Iritsi da Moaña eta Boiroko 'Azken Luzea'
Asteburuaren ondoren, azken bi jardunaldietan gertaturikoa aztertzeko unea iritsi da
Beste astelehen batez hemen da CaixaBank-en eskutik, asteburu honetan Eusko Label Ligan gertaturikoaren laburpenik onena. Zarauzko jardunaldi bikoitzaren ondoren aldea lau puntuetararte jaitsi ondoren, Hondarribia gutxinaka puntuak lapurtzeko beharrarekin iritsi zen Galiziara, azken bi jardunaldietara CaixaBank Koroa lortzeko aukera errealekin egon zedin.
Moaña, denboraldiko lehia handi horietako baten testigu izan zen, non estropada guztian zehar Hondarribia, Orio Babyauto eta Urdaibai Avia XXXV Bandeira Concello de Moaña – VII GP Fandicosta etxera eramateko borrokan izan ziren. Garaipena azkenean bidasoarrentzat izan zen, ‘mirotzak’ 22 ehunenetara utziz, eta bermeoarrak berriz, hirugarren.
Urdaibai Aviak igandean, sailkape nagusian pairatzen ari ziren puntu galera gelditu zuen eta mahi gainean kolpea eman zuen gaur egungo txapeldunak eta Eusko Label Ligako liderrak direla gogoraraziz. Estropada handi baten ondoren, Joseba Fernandezen mutilak XXVII Bandeira Concello de Boiro etxera eraman zuten eta azken bi jardunaldietarako urrezkoa izan daitekeen puntu bat berreskuratu zuten.
Era honetan, Urdaibai Avia lehenengo postuan da CaixaBank Koroaren lehiako sailkapen nagusia 178 punturekin, eta Hondarribiak aldiz, bigarren postuan jarraitzen du 175ekin. CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenean berriz, Ioseba Amunarriz lider da 15 punturekin, baina Iñigo Larrinaga gerturatuz doa, 11 punturekin.