Albisteak 2015
BEREZIAK
27 Urt 2015
Laster arte Pedreña!
Kantabriarrek, ACTko sortzailetariko bat, joan den larunbatean Elkarteko kideetatik agurtu zen prestatutako omeladi batean
Gaur egun, urrutik geratzen zaigu 2003ko uztailaren 2an, Hotel Hesperia Zubialden egindako Batzarran. Bertan, ACT sortu eta han 12 klubak bildu ziren eta hauek arraun munduko historiako zati garrantzitsu baten parte izan ziren. Geroztik, ehundaka estropadak egin dira eta 12 horietatik, batzuk hainbat gorabeherak izan dituzte eta beste gutxi, ordea, mantendu egin dira. Hauek, Hondarribia Orsa, Urdaibai Avia eta Pedreña ziren.
Pedreñako taldeak larunbatean agur esan zion elkarteari, iazko denboraldian San Miguel Ligako sailkapen nagusian azkenak izan baiziren. Nahiz eta “la Caixa” Koroa inoiz ez irabaztea, Pedreñako mutilak jardunaldi oso politak eskeini dizkie bere zaleei, esaterako 2006. urteko Getxoko Ikurrinan, San Miguel Ligako bere lehenengo bandera irabazten.
Gaurkoan, Pedreñari agurtzea tokatzen zaigu, baina beraiek esan zuten bezala, hau ez da adio bat, baizik eta gero arte bat. Laster arte Pedreña!