Albisteak 2017

BEREZIAK

27 Mar 2017

Hondarribia guztien gainetik

Hondarribia guztien gainetik

Euskotren Ligako txapeldungaien artean San Juan Iberdrolarentzat izan da garaipena eta Euskadiko distantzia luzeko txapelketako bandera

San Pedrok jaso zuen pasa den larunbatean aurredenboraldiko estropada ezagunenetako bat non 45 traineruk parte hartu zuten. Gainera estropada hau baliatuz Euskadiko distantzia luzeko Txapelketa jokoan jarri zen. Beste behin, haizea eta euriaren artean, Hondarribiaren ‘Ama Guadalupekoa’rentzan izan zen garaipena, bidasoarrak denboraldiaren hasierara iristen ari diren gorputzaldi onaren beste froga bat erakutsiz. Mikel Orbañanosen eskifaiak lorturiko denbora 20’31”31koa izan zen, Kaiarriba eta Zierbena Bahías de Bizkaiari 11 eta 15 segundoko aldea ateraz, hurrenez hurren.

Orio Babyautorentzat izan zen laugarren postua 20’50”05eko markarekin, eta Urdaibai Aviak, bere aldetik, seigarren postua lortu du 20’53”08rekin. Ondarroa, aurten ACTko kide bezala debuta egingo duena, zazpigarren izan zen 21’07”17ko denbora lortuz, San Juan Sumelec eta Kaiku Producharen ‘Bizkaitarra’ren aurretik, 36 eta 38 segundoko aldearerekin. San Pedro izan da CaixaBank Koroa irabazteko lehiatuko diren taldeen zerrenda itxi zuena, hamargarren postuan, 21’12”73ko denbora erdietsiz.

Emakumezkoetan, garaipena, eta ondorioz Euskadiko distantzia luzeko Txaleketa, San Juan Iberdrolarentzat izan da. ‘Batelerek’ lorturiko denbora 11’40”74koa izan zen, Hibaika Jamones Ancínekiko 4 segundoko aldearekin. Podioa Orio Babyautok osatu zuen 12’20”99ko denbora lortuz, zilarrezko domina etxera eramateko balio izan ziona, Hibaika Jamones Ancíneko neskek ez baizuten txapelketan parte hartzen.

Itzuli