Albisteak 2017

ELKARTEA

28 Urt 2017

Borja Rodrigo, ACTko Presidente berria

Borja Rodrigo, ACTko Presidente berria

Gaur goizean Oiartzunen ospaturiko Batzarrean bazkideek erabaki dute Rodrigo izatea orain arte Pedro Anduezak bete duen karguaren jabe

Urte berri bat hasi da ACTrentzat, eta ohiko den bezala Oiartzunen ematen zaio hasiera, Elkartearen egoitzan, non goizean zehar 2017ko lehen Batzarra garatu den. Eguneko puntu garrantzitsuenen artean, alde batetik, Ondarroa eta Ares bazkide bezela onartzea izan da, ondorioz Portugalete Eulen eta Zumaiak euren bazkide izaera galdu dute. Bestalde, Pedro Anduezak kargua utzi ondoren, Presidente eta zuzendaritza berria aukeratu behar ziren.

Bozkaketa egin ondoren, Borja Rodrigo (Bilbo, 1977) da gaurtik aurrera ACTko Presidente berria. Borja Rodrigo ez da berria arraunaren munduan, 2006. urtetik Deustu Arraun Taldeko zuzendaritzan parte izan da. Bestalde, 2009 eta 2010. urteen artean ARCko zuzendaritzan lanean izan da eta 2011tik orain dela pare bat hilabe arte Bizkaiko Arraun Federazioko Presidente lanetan egon da. Orain garai berri bati hasiera ematen dio eta hiru zuzendariren laguntza jasoko du betebehar honetan.  Idazkari lanetan, Caboko Presidente den Mario Vidal arituko da; Diruzaina Josetxo Aranburu izango da, San Pedroko zuzendaria; eta Elisabeth Carral, Astilleroko Presidenteak beteko ditu batzordekide funtzioak.

"Maila goreneko proiektu honen aurrean gogotsu nago. Hau mantentzea erronka handia da eta honen gogoz betetzen nau" dio Rodrigok, ACT TVri eginiko adierazpenetan. "Elkarteak bilakaera ona eduki du eta oso oinarri sendoak dauzka, honek honela jarrai dezan Pedrok azken urteetan gehitutako osagaiak mantentzen saiatuko gara: Batasun izaera, adostasuna eta denon interesak bateratzea guztien ongizatea bilatzeko. Hau guztia lortzeko beharrezkoa da gestio arduratsu eta eraginkor bat, betiere Liga hobetu eta handitzeko ikuspuntuarekin" adierazi du ACTko Presidente berriak.

Asanblearen ondoren, urtero bezala bazkideak Bereziartua Sagardotegira joan dira aurtengo sagardoa dastatzera eta orain arte euren patroi izan den Pedro Andueza behar den bezala agurtzera. 

Itzuli