Albisteak 2023
LEHIAKETA
13 Mar 2023
Orio eta Bermeo nagusi Orion
Euripean lehaitutako jaitsierari esker, larunbatean Orio arraunaren interesgune izan zen
Larunbat honetan izan zen Oriaren XXXIX. Traineru jaitsiera, non Eusko Label Ligako zein Euskotren Ligako taldeek denboraldiari begira prestakuntza lanekin jarraitzeko baliatzen duten. Guztira 69 taldek parte-hartu zuten, lau maila ezberdinetan banatuta, tartean gure lehiaketetako taldeen ordezkaritza zabalarekin.
Emakumezkoetan, Oriok ez zuen ezustekorik nahi izan, eta 4.000 metroko ibilbidea burutzen trainerurik azkarrena izan zen. Horrela, Euskotren Ligako egungo txapeldunek euren herriko jaitsieran irabaztea lortu zuten, Donostiarra, Tolosa eta Donostia Arraun Lagunak taldeen aurretik.
Gizonezkoen kategorian, Bermeo izan zen irteeratik helmugara ziren 6.000 metroak egiteko denbora gutxien behar izan zuen trainerua, horrela iazko denboraldiko garaipena errepikatu zuten Orio eta Hondarribiaren aurretik.
Argazkiak: Orio Arraun Elkartea