Albisteak 2020
ELKARTEA
03 Api 2020
ACT modu telematikoan bilduko da urteko bigarren batzarrean
Elkarteko bazkideak modu birtualean bilduko dira COVID-19ren alarma-egoerarengatik
ACTko bazkideek urteko bigarren Batzarra egingo dute bihar. Bilkura Orion egitea aurreikusita zegoen, baina ezarritako murrizketen ondorioz eta COVID-19 birusarengatik segurtasuna bermatzeko, batzarra modu telematikoan egingo da, 12 klub bazkideetako ordezkari bakoitza eta Zuzendaritza bakoitza bere etxean dagoelarik.
Batzar honen eguneko puntu nagusien artean daude 2020ko denboraldirako aurrekontua eta egutegia onartzea. Birus honek eragindako jokaleku berri horretan eman beharreko pausoez ere eztabaidatuko dute ACTko bazkideek.