Albisteak 2012

LEHIAKETA

04 Urr 2012

HONDARRIBIA ORSAKO IOSEBA AMUNARRIZEK 2012KO SAN MIGUEL LIGAKO PATROI ONENAREN MAPFRE SARIA JASO DU

HONDARRIBIA ORSAKO IOSEBA AMUNARRIZEK 2012KO SAN MIGUEL LIGAKO PATROI ONENAREN MAPFRE SARIA JASO DU

Amunarrizek Asier Zurinagaren lekukoa hartu du, 2011ko patroi onenaren sariaren garailea Kaiku Ambilampekin

Ostegun honetan 2012ko San Miguel Ligako patroi onenaren Mapfre sari banaketa ekitaldia egin da Zarauzko Ondartza elkartean. Iluntzeko 8retan hasi da ekitaldia, eta Hondarribia Orsa klubeko Ioseba Amunarriz patroiak jaso du saria. Asier Zurinaga Kaiku Ambilamp ontziko patroi izandakoak 2011ko patroi onena izan zela adierazten duen trofeoa itzuli du, eta trofeo horren erreplika bat jaso Mapfre etxeko Enrique Cid ordezkariaren eskutik. Ondoren, Cid Jaunak 3.000 €ko txekea eta 2012ko patroi onenari dagokion trofeoa eman dizkio Ioseba Amunarriz jaunari. Mapfre etxeko Enrique Cid eta Jose Andres Jaunak ere ekitaldian izan da, beste klub batzuetako hainbat patroirekin batera (Astilleroko Ugaitz Mendizabal, San Pedro Ecolmareko Juan Carlos Fontán, San Juan Iberdrolako Endika Pérez, Zumaia Altuna y Uriako Jokin Guijarro eta Unai Osa, Urdaibai Umpro Aviako Gorka Aranberri, eta Zierbena Bahias de Bizkaiako Vicente Carpintero). Hondarribiko patroiak 29 puntu lortu ditu sailkapenean, bigarren geratu den bikoteak baino bost puntu gehiago: Kaiku Ambilamp ontziko Christian Garma eta Jon Arroquero. Hirugarren postua San Pedro Ecolmare ontziko Juan Carlos Fontan patroiarentzat izan da, 22 puntu batuta.

 

Patroi onenaren hautaketa ahalik eta modu objektiboenean egiten da, eta horretarako, ondoko datuak biltzen dira GPS sistemaren bitartez:

1.       Ontziak lehiatzen diren txandan, osatutako metro kopuru totala.

2. Ziabogak egiten ematen duten denbora.

 

Lehenengo datuak metro gutxien egiten dituen patroia eta ontzia zehazten ditu. Bigarrenak, ziaboga egiten ematen den tartea. Denbora neurketa hori balizara hurbildu baino 50 bat metro lehenago hasten da, gutxi gorabehera, eta ziaboga eman eta distantzia berdinera arte, 50 metro, gutxi gorabehera, neurtzen da berriro. Datu honek ziaboga ematerako orduan ontziek daramaten abiadura zehazten du, ziaboga emateko modua eta ziabogatik irteterakoan lortzen den abiaduraz gain.

 

Bukatzeko, Patroi onenaren sari orijinalaren jabetza sari hori hiru aldiz irabazten dun patroiak lortuko duela jakinarazi nahi dugu. Garaipen horiek jarraian edo tartekatuak izan daitezke. Patroi onenaren saria 2008an hasi zen ematen, eta orduz geroztik, honako hauek izan dira garaileak:

 

            · 2008: Irakoitz Etxeberria – Grupo Eibar Orio

            · 2009: Joseba Amunarriz – Hondarribia Orsa

            · 2010: Aitor Carrillo – Orio Amenabar

            · 2011: Asier Zurinaga – Kaiku Ambilamp

            · 2012: Ioseba Amunarriz – Hondarribia Orsa

Itzuli