Albisteak 2020
LEHIAKETA
-
09 Abu 2020Zierbena Bahias de Bizkaiak lehen bandera erdietsi du
Bigarren txandatik abiatuta, galipoek ezustekoa eman du eta XXXVI. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia irabazi du; emakumezkoetan, berriz, Oriok irabazi du III. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia, eta baita Euskotren Liga ere.
-
08 Abu 2020Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok denboraldiko bigarren bandera lortu du
Tripulaziorik erregularrena dela erakutsi arren, Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok denboraldiko lehen garaipena lortu du XXXIII Hondarribiko Bandera – MAPFRE Sari Nagusian eta Oriok, berriz, eskura du Euskotren Liga Txingudiko XII Bandera – MAPFRE Sari Nagusia irabazi ondoren.
-
26 Uzt 2020Hondarribiak hirugarren garaipena erdietsi du bigarren txandatik
Zigorra jaso arren, XXXV El Correo Ikurriña - Kutxabank Sari Nagusia – Lekeitioko Udala bandera irabazi du bigarren txandatik, eta emakumezkoetan Oriok IX Euskotren Bandera lortu, eta Liga eskura dauka.
-
25 Uzt 2020Bigarren bandera jarraian Urdaibairentzat
Arratsaldeko azken paladei esker, Bermeo Urdaibai Aviak XI. Bilboko Banderan eskuratu, eta jarraian lortzen duen bigarren bandera lortu du, eta emakumezkoetan Oriok ere erakustaldia eman du.
-
19 Uzt 2020Bermeo Urdaibai Aviak denboraldiko lehen bandera eskuratu du
Bou Bizkaiak azken luzean estropada apurtu, eta Orioko XXX. Estropadak - VIII. Orio Kanpina Bandera irabazi du, eta emakumezkoetan Donostiarra Lacturalek lortu du garaipena
-
18 Uzt 2020Oriok erakustaldia eman du Getxoko uretan
Mirotzak Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña –J.A. Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldia eta emakumezkoen garaipenak lortu ditu
-
12 Uzt 2020Go Fit Hondarribiak denboraldiko bigarren garaipena lortu du
“Ama Guadalupekoa”k erakustaldia eman du XXXVII Petronor Banderan, eta Donostiarrak ezustekoa eman du
-
11 Uzt 2020Donostiarra Amenabarrek lehen bandera erdietsi du
“Bantxa”k erakustaldia eman du VIII CaixaBank Banderan, eta Oriok gauza bera egin du emakumezkoetan. Santurtzi Transportes y Gruas Aguado da Eusko Label Ligako lider berria
-
05 Uzt 2020
-
04 Uzt 2020Go Fit Hondarribiak aurrea hartu du IV Bandeira Cidade da Coruñako banderaren lehian
Hirugarren txandatik abiatuta, Go Fit Hondarribiak aurrea hartu du Eusko Label Ligako denboraldiko lehen bandera irabazteko. Santurtzi Transportes y Gruas Aguadoren aurka lortutako bi segundoko aldea izango da bihar defendatu beharko duena, eta horrela, IV Bandeira Cidade da Coruña lortzeko.