Albisteak 2011

LEHIAKETA

10 Abu 2011

SAN MIGUEL ETA EUSKOTREN LIGAK DENBORALDIKO ESTROPADA ONENETAKOAN BUELTATUKO DIRA: ZARAUZKO IKURRINA

SAN MIGUEL ETA EUSKOTREN LIGAK DENBORALDIKO ESTROPADA ONENETAKOAN BUELTATUKO DIRA: ZARAUZKO IKURRINA

Zarautz, abuztuaren 10a. - Zarautz hitzordu klasikoa bilakatu da San Miguel Ligan. Datu bat, hori baieztatzeko: XXXIV. ekitaldia jokatuko da asteburuan. Udaletxeak Cachi Bachi elkartea aukeratu du aurkezpen ekitaldia egiteko, eta hara bertaratu dira Juan Luis Illarramendi Jauna, herriko alkatea, Turismo saileko zinegotzia, Karmele Alberdi anderea, Zarautz AEko Edu Muguerza presidentea eta ACT elkarteko gerentea, Iñaki Mikeo Jauna.

Hitzorduak bi dira: larunbatean lehenengoa, abuztuak 14 dituela, arratsaldeko 6retan, eta igande eguerdian bigarrena. Zarauzko Turismo Bulegoak eta herriko arraun elkarteak antolatuko dute estropada, eta berau Kantauri Itsasoko herri politenetako udalak babestu. Zarautz estropada soil bat baino askoz gehiago da. Han irabazten duenak estropada bat baino gehiago irabazten du. Izena, sona, prestigioa lortzen ditu. Mapfre Koroa lortzeko borroka estua, estropadaren garrantziaren erakusle. Puntu gutxi batzuk gauza asko alda ditzakete.

Puntu banaketa estropada bakoitzean egingo da. Larunbateko saioan estropada arrunt bateko puntu kopurua banatuko da, eta igandean, beste hainbeste. Ikurrinako garailea erabakitzeko, ordea, bi jardunaldietako denbora batuketa erabiliko da arau gisa. Estropada bakoitzean ohiko distantzia osatu beharko dute ontziek. 5.556 metro, lau luze eta hiru ziaboga.

Nabarmentzeko modukoa da, era berean, Euskotren Liga ere lehiaketara bueltatuko dela. Zarautzen jokatuko dira liga horretako azken bi estropadak. Zarautzek emakumezkoen ligako bi estropada hartuko ditu, gizonezkoen ligak bezala. Euskotren ligako lehiaketarekin hasiko dira bi estropadak. Zarautzen liga erregularreko lau ontzi onenak ariko dira arraunean: Getaria Tolosa, Galizia Rianxeira, San Juan Iberdrola eta Zumaia. Bandera irabazten duen klubak poltsikoratuko du Euskotren Liga.

Bestalde, Kaikuk Arraunlaria Trofeoa jaso du Turismo saileko zinegotzia den Karmele Alberdi anderearen eskutik. Rosario Florezek egindako trofeo hau San Miguel Ligan dagoen lehen taldeari ematen zaio. Saria Kaikuko Pedro Olmedillok jaso du.

 

Argazkia: Josi Unanue

Itzuli