Albisteak 2012
LEHIAKETA
06 Eka 2012
BILBOKO IV BANDERA ETA SAN MIGUEL JAIA
Larunbatean Bilboko IV Bandera jokatuko da San Miguelek antolatutako arraun jaiaren barruan
Datorren larunbateko (ekainak 9) San Miguel Ligaren aurkezpen Gala dela-eta Bilboko Euskalduna Jauregian, arratsaldeko 6retan, Bilboko IV. Bandera jokatuko da. Erlojupeko diziplinan jokatuko da, eta zortzi klubek parte hartuko dute: Castro, Hondarribia Orsa, Portugalete Eulen, San Juan Iberdrola, San Pedro Ecolmare, Zierbena Bahías de Bizkaia, Orio Babyauto eta Deusto Bilbao. Estropadaren xehetasunak egutegiaren atalean datoz.
Era berean, San Miguel etxeak musika, jatekoak eta garagardoa izango dituen jai irekia antolatuko du. Arratsaldeko 6retan hasiko da, gauerdia arte, eta jende guztiarentzat izango da, Itsas Museoko zelaigunean. Estropada hasi eta bukatuko den leku berean, hain zuzen ere. Zelaigune horretatik Aurkezpen Galaren jarraipena ere egin ahal izango da, pantaila erraldoi baten bitartez.