Albisteak 2016

BEREZIAK

16 Ira 2016

Berdea edo urdina, hori da auzia

Berdea edo urdina, hori da auzia

Bihar 18.00etatik aurrera jokoan jarriko den XXXIV. Bermeo Hiriko Banderaren eta igandean 12.00etatik aurrera ospatuko den XLVI GP – XLII El Corte Inglés Banderaren eskutik, San Miguel Ligako errege berria zein den jakingo dugu

Astebukaera honetan traineruek denboraldiko azkeneko paladak emango dituzte eta udara luze baten eta gero, San Miguel Ligako hamalaugarren edizioaren txapelduna koroatuko da. Aurtengo CaixaBank Koroa irabazteko aukera duten bi taldeek saria euren ondasunean gordeko dute. Orain, zein talderen ondasunean gordeko den jakiteko unea iritsi da. Hondarribira joan daiteke, azken urteetan gertatu den antzera, edo Bermeora, 2010etik irabazten ez duen saria. Patroi Onenaren CaixaBank saria ere oso lehiakor dago, izan ere, Gorka Aranberrik, Urdaibai Aviako patroiak puntu bateko abantailarekin soilik Endika Perez eta Unai Oliden, San Juan Iberdrolako patroiak gailentzen ditu. Baina San Miguel Ligaz gain, igoera faseko playoffaz disfrutatzeko aukera izango dugu. Bertan, CR Ares, Ondarroa AE, Kaiarriba AE eta Portugalete Eulen arituko dira eta hurrengo urtean txapelketa nagusian aritzeko txartel baten bila lehiatuko dira.

Duda guzti hauek bihar 18.00etatik aurrera XXXIV. Bermeo Hiriko Banderaren eta igandean 12.00etatik aurrera XLVI GP - XLII El Corte Ingles Banderaren bitartez argituko dira. Larunbateko bandera San Miguel Ligako zita klasiko bat da eta 2008tik azkenaurreko jardunaldia bezala ospatzen da. Hain zuzen ere, CaixaBank Koroaren lehian dabiltzan bi taldeak zita honen dominatzaile nagusiak dira lau garaipenekin. Kaiku Produchak ordea hiru aldiz lortu du garaipen estropada eremu honetan eta Astillerok zein Castrok birritan lortu dute garaipena. NT2 Hondarribiak 2014. urtean estropada eremu honen denborarik honena lortu zuen, 19'16''60ko denbora eginez.

XXXIV. Bermeo Hiriko Banderaren txandak San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren arabera antolatuko dira. Horrela, lehen txandan, Cabo, Astillero, Tirán Pereira eta Orio Babyauto arituko dira. Bestetik, ohorezko txandan, San Juan Iberdrolaren, Kaiku Producharen, NT2 Hondarribiaren eta Urdaibai Aviaren txanda izango da. San Miguel Ligako estropadaren aurretik, San Miguel Ligako playoffaren lehen jardunaldia ospatuko da eta bertan CR Aresek, Ondarroa AEk, Kaiarriba AEk eta Portugalete Eulenek asteburuko lehen erlojupekoa jokatuko dute. Playoffeko estropadaren garaileak lau puntu jasoko ditu, bigarrenak hiru puntu, hirugarrenak bi lortuko ditu eta azkenekoak puntu bat jasoko du.

Igandean, 12.00etatik aurrera Portugaleten, 2016ko San Miguel Ligako txapelduna koroatzeko momentua iritsiko da XLVI GP - XLII El Corte Ingles Banderaren bitartez. Jardunaldi hau, 2005etik San Miguel Ligako egutegia ixten duen estropada da. Estropada hau, hiru mila nautikoko distantzia jokatuko da, lau luze eta hiru ziaboga eginez. Bandera hau egutegiko azken jardunaldia denetik, Kaiku Produchak lau aldiz lortu du garaipena eta Urdaibai Aviak zein NT2 Hondarribiak birritan irabazi du bandera hau. Orio Babyautok eta Castrok ordea, behin bakarrik lortu dute garaipena. 

San Miguel Ligako azken jardunaldiaren txandak San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera antolatuko dira eta XXXIV. Bermeo Hiriko Banderan banatuko diren puntuak eta gero, estroapdaren orden zehatza jakingo dugu. Estropadaren lehiaren aurretik, playoffaren bigarren jardunaldia jokoan jarriko da eta irteerako ordena Bermeonko emaitzen alderantzizkoa izango da.

***Bermeoko kai muturran egiten ari diren obren ondorioz, ezin izango da bertara jendea sartu. Arazo hau saihesteko, Bermeoko Udalak eta Urdaibai Avia taldeak toki berri bat prestatuko du non jendea sartzeko aukera izango duen. Leku hori Erroxapeko Kaia izango da, Xixili eskulturaren ondoan.

Itzuli