Albisteak 2023
ELKARTEA
17 Eka 2023
ACT denboraldi historiko baterako prest
Euskotren Liga historikoak zortzi emakumezko partaide izango ditu eta lau jardunaldi jokatuko ditu Galiziako uretan
ACTko bazkideek denboraldia hasi aurreko azken bilkura egin dute gaur goizean. Bertan, uztailaren 1ean A Coruñan hasiko den denboraldi berriari buruzko azken xehetasunak jakin ahal izan dituzte. Urteko lehen hilabete hauetan Elkartearen kudeaketaren eta administrazioaren inguruko informazioa ere jaso dute bazkideek.
Ondoren, eta esparru lasaiago eta sozialago batean, Traineru Kluben Elkarteak, kluben, kirolarien, babesleen, erakundeen eta hedabideen babesarekin, denboraldi berriaren aurkezpena egin du gaur arratsaldean. Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Aitziber Garmendia aktoreak aurkeztuta, A Coruñako uretan uztailaren 1ean hasiko den denboraldi historikoaren gorabeherak ezagutu dira.
Gala hasteko, egungo txapeldunek jatorrizko garaikurrak entregatu dituzte. Horrela, Orio Orialki taldeko arraunlariek Euskotreneko Zuzendari Nagusi Javier Seoaneren eskutik jaso dute Euskotren Garaikurraren erreplika. Bestalde, Bermeo Urdaibaiko arraunlariek CaixaBank Koroaren erreplika jaso dute Estibaliz Areitio CaixaBankeko Negozio Arloko zuzendariaren eskutik.
Euskotren Ligak denboraldi guztietan egindako ibilbidea gogorarazten jarraitu du aurkezpenak; izan ere, aurten Euskotren Ligaren 15. edizioa jokatuko da. Errepaso hau egiteko, lehiaketa ongi ezagutzen duten hiru protagonista izan dira: Maite Zunzunegui, Eli Pescador eta Andrea Oubiña.
Ondoren, Borja Rodrigok, ACTko presidenteak, ongietorria eman dio denboraldi berriari, Elkarteak urte hauetan zehar emakumezkoen lehiaketarekin egindako ahalegina azpimarratuz. Ondoren, eta ACTrekin izandako lotura eta ibilbide luzea eskertuz, ohorezko arraun bana eman zaizkie bai Euskotreni bai Eusko Labeli, 2023an, hurrenez hurren, 15 denboraldi beteko baitituzte ACTko bi lehiaketak babestuz.
Ohorezko arrauna jaso ondoren, Arantxa Tapiak, Eusko Label babesle nagusiaren ordezkari gisa, zorterik onena opa die klub guztiei denboraldi honetarako.
Aurkezpenaren ondoren, bertaratutakoek Eusko Label eta Keler produktuen aperitibo batez gozatu ahal izan dute Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean, udako hogei jardunaldietan Zaleen Gunean egin ahal izango den bezala.