Albisteak 2016

LEHIAKETA

24 Uzt 2016

'Bou Bizkaia'k Galizian ederto aritzen da

'Bou Bizkaia'k Galizian ederto aritzen da

Urdaibai Aviak XXVI. Bandeira Concello de Boiro irabazi du NT2 Hondarribiaren aurretik  eta San Miguel Ligako sailkapen nagusian bi puntura hurbildu da

Oso estropada berdindua gaur goizean Boiron ospatutakoa. Hirugarrenaren eta zazpigarrenaren artean segundu bateko distantzia egon da. Urdaibai Aviak lortu du garaipena 20'03''38ko denborarekin eta 12'' atera dio NT2 Hondarribiari. Jada CaixaBank Koroaren lehian bi puntura hurbildu dira bermeotarrak. Kaiku Produchako 'Bizkaitarra' zazpigarren izan da 20'25''26ko denborarekin eta Tiran Pereira zortzigarrena izan da 25 segundura. Gorka Aranberri, Patroi Onenaren CaixaBank Sariaren lider berria da.

Lehen txandan lehia estua izan da Caboren eta San Juan Iberdrolaren artean eta azkenean sei hamarrenengatik hirugarren eta seigarren izan dira hurrenez hurren. Zumaiak 20'48''74ko denborarekin eta Portugalete Eulenek 21'02''94ko denborarekin txanda osatu dute.

Bigarren txandan, Orio Babyautok hasieratik txanda dominatu egin du azken metroak arte, baina Astillerok azken momentuan aurreratu egin du. Kantabriarrak laugarrenak izan dira eta oriotarrak seigarrenak.  Azkenik, San Pedrok eta Zierbena Bahias de Bizkaiak lehia estua izan dute eta hamargarren eta bederatzigarren izatea lortu dute hurrenez hurren.

Gipuzkoako uretara buelta

San Miguel Ligak txapelketaren erritmoa gipuzkoako uretan jarraituko du hurrengo astean. Pasaian eta Zumaian arituko dira larunbatean eta igandean. Euskotren Liga ere han izango da. 

Itzuli