ORIO ARRAUNKETA ELKARTEA

Historia

Klubaren babesleak
  • Orioko Udala
  • AVK
  • Grupo Sagardi
  • Transportes Indo
  • ZIPRI
  • Zirauna 2000
  • Urbil
  • Novadiet
  • Katxiña Excavaciones
  • Inmobiliaria Orio
  • Easo Motor
  • Diputación Foral de Gipuzkoa

Orioko  gizonezko  ontzi  baten  parte  hartzearen  lehen  erreferentzi  idatzia  1879  urtekoa  da:  Donostiako Estropaden  lehen  ekitaldia.  1901ean  irabazi  zuen  lehen  aldiz  Kontxako  Bandera.  1879  eta  1932  urteen artean,  Orioko  arraunlariek  herriaren  izenarekin  lehiatzen  dira.  1933-1964  aroan  Emen  Gatoxtik-Orio izenarekin. 1965ean arraun kluba sortzen da: “CRO Orio AE”.

Gaur egun, arrauna gizon-emakumeen jarduera dela kontutan izanda eta behe mailako ontzien lorpenei garrantzirik kentzeko asmorik gabe, trainerua, ontzi nagusiaren bidea aztertuko dugu, tostako arraunketan modalitate  garrantzitsuena  baita.  Elkartearen  datu historikoek   erakusten  digunez  eta  2019ra  arte, oriotarrak guztira lortutako 824 (718+106) garaipenetatik, 402 (363+39) ontzi nagusiak lortutakoak dira. Tartean,  Donostiako  Estropadatako  Kontxako  33  Bandera  (32+1)  eta  egitura  berriko  2  Traineru  ligako Koroak (1+1).

ACT-ri  dagokionez,  Orio  onenen  artean  egon  da  beti borrokan  eta  azkenean  iaz  2019an  Koroa  lortu. Deigarriak dira oriotarrak adierazten dituzten zenbakiak: 45 garaipen 16 partaidetzetan. Azken sailkapenak begiratuz eta datu batzuk adieraziz: Behin Ligako garaile (2019), eta hiru alditan Liga 2. postuan amaitu du, (2007, 2010 eta 2014) denboraldietan hain zuzen. Hala ere, 2012. urtean bigarren mailako ARC-1ean aritu ziren eta bandera guztiak irabazi ondoren bere postua berreskuratu zuten ohorezko mailan. Handik aurrera eta azken urteotan beti goiko postuetan.

Azkenengo urtea adibidetzat hartuz, zortzi garaipen lortu dituztela ikusten dugu, txapeldun amaituz Koroa "la Caixa"ren sailkapenean. 2020. Taldea nahiko berrituta izan arren, betiko ilusioz eta aurreko postuetan lehian jarduteko asmoarekin datoz  Orioko mirotzek.