Albisteak 2020

BEREZIAK

14 Ira 2020

Playoffeko talde batekin entrenatzen

Playoffeko talde batekin entrenatzen

Caboko neskekin batera izan gera Euskotren Ligarako promozio estropadetan parte hartu aurretik

Eusko Label Ligako azken bi banderekin batera, non txapelketako lehen zortzi sailkatuek hartuko dutne parte, playoffeko bi jardunaldiak ere jarriko dira jokoan datorren asteburu honetan. Zarautz Babyautok SDR Pedreña Grupo Dynasol, Sanpedrotarra A.E., Tiran Pereira, Samertolameu Oversea izango ditu aurkari gizonezkoen promozio estropadetan.

Era berean, Hondarribia Bertako Igogailuak, Cabo, Hibaika Jamones Ancín eta Tolosaldea Arraun Klubarekin batera, datorren denboraldiko Euskotren Ligan postu bat lortzeko lehiatuko da. Hain zuzen ere, emakumezkoen playoff honetan parte hartuko duen taldeetako batekin egon gara, Caborekin.

Galiziako Ligako txapeldunekin batera izan gara euren entrendu batean. Talde galiziarra Bermeon eta Portugaleten izango da asteburu honetan playoffean lehian.

Itzuli