ACT TV 2019

BEREZIAK

10 Uzt 2019

Txapelketa Kontxako Badiara iritsi da

Txapelketa Kontxako Badiara iritsi da

Larubat honetan, Kontxako Badia ezagunean Kaiarriba - Amenabar Bandera jokatuko da

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako ontziek Galiziako uretan lehiatu eta gero, badator beste asteburu bat. Gizonezkoek asteburu honetan zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiekin egingo dute topo, eta emakumezkoek, berriz, bosgarren eta seigarrenarekin. Hasteko, larunbatean, gorengo mailako 16 ontziek historia luzea duen eta arraunlariek goresten duten estropada eremu batean jokatuko dute, Kontxako Badian, zehazki. 

Larunbatean, hilak 13, 18:00etatik aurrera Eusko Label Ligako XII. Kaiarriba - Amenabar Bandera eta Euskotren Ligako IV. Kaiarriba - Amenabar Bandera jokoan jarriko dira. Gorengo mailako ontzientzako estropada garrantzitsua izango da, sailkapen nagusirako ahalik eta puntu gehien zakuratzeko eta horrela, CaixaBank Koroaren eta Euskotreneko Garaikurraren lehian bizi-bizirik egoteko. Gizonezkoen estropada eremuari dagokionez, ohi bezala, 5.556 metroko diztantzia izango da, lau luze eta hiru ziabogekin osatua. Barneko balizak Donostiako Aquariumeko parean egongo dira ainguratuta. Emakumezkoen estropadari dagokionez, berriz, lau ontziek 2.778 metro egin beharko dituzte guztira. 

Gauzak horrela, larunbatean jokoan jarriko diren bi banderen aurkezpena gaur eguerdian egin dute Donostiako Aquariumaren gainean dagoen Bokado Jatetxean. Aurkezpen ekitaldi horretan, Ane Sarrionandia Amenabarreko Marketing-eko eta Komunikazioko arduraduna, Martin Ibabe Donostiako Udaleko Kiroleko zinegotzia, Alberto Lopez Donostiarrako presidentea egon dira.

Sariak onenei

Larunbateko jardunaldian banderak eta elastikoak ez dira sari bakarrak izango. Donostiarra Arraun Elkarteak estropadako irabazleei Iñigo Aristegui eskultoreak egindako garaikurrak emango dizkie. Bestalde, Eusko Label Ligan zein Euskotren Ligan ziaboga onena ematen duen taldea saritua izango da, Peña Portaletasen eskutik.

Itzuli