Albisteak 2021

LEHIAKETA

15 Abu 2021

Donostia Arraun Lagunak-ek historia egin du bere lehen Euskotren Liga irabaziz

Donostia Arraun Lagunak-ek historia egin du bere lehen Euskotren Liga irabaziz

Orio Orialkik irabazi du Zarauzko XIII. Ikurriñako bigarren jardunaldian, eta donostiarrek bigarren postuan amaituta, Euskotren Ligako titulua eskuratu dute
 

Donostia Arraun Lagunakek bere historiako lehen EuskoTren Ligako garaikurra eskuratu du, sailkapen nagusian Orialikekin 39 puntura berdinduta. Donostiarrek sei garaipen erdietsi dituzte, eta oriotarrek bost, honenbestez, berdinketa gipuzkoako hiriburuko taldearentzat da. Zarauzko XIII. Ikurriñaren bigarren jardunaldiari dagokionez, Orio Orialki-k lehen jardunaldiko garaipena errepikatu du eta Zarauzko uretan bandera lortuz amaitu du denboraldia. Atzekaldean, Hondarribia Bertako Igogailuak hirugarren izan da gaur, baina laugarren postuan amaitu du denboraldia 18 punturekin eta Play Offetara joango da datorren denboraldian Euskotren Ligan aritzeko sailkapenaren bila. Azkenik, Donostiarra Lacturale gaur laugarren postuan sailkatu arren, sailkapen nagusian hirugarren izan da 24 punturekin.

Euskotren Ligako patroi onenaren sailkapenari dagokionez, honela geratu da:
1.- Miren Garmendia (Hondarribai Bertako Igogailuak) 24 puntu
2.- Nadeth Agirre (Orio Orialki) 19 puntu
3.- Andrea Astudillo (Donostia Arraun Lagunak) 17 puntu

Itzuli