Albisteak 2021

ELKARTEA

25 Urt 2021

"ACT berme-marka da"

"ACT berme-marka da"

Borja Rodrigok bere hirugarren legegintzaldiari ekingo dio Elkarteko buru bezala

Joan den larunbatean egindako Batzarrean, bazkideek euren konfiantza eman zioten berriro Borja Rodrigori ACTko buru izaten jarrai dezan. Horrela, hirugarren legealdia hasiko du Bilbokoak. Agintaldiko bi urte berri hauetan, Rodrigok Pedro Olmedillo, Txema Vizcaino eta Jon Artolaren laguntza izango du zuzendaritzako kide izanik.

Bizkaitarrak eskerrak eman ditu "ACT bezalako proiektu polit baten alde lanean jarraitzeko aukera izateagatik". Rodrigok adierazi du "Erakunde publiko eta pribatuek emandako babesaren ondorioz, eta klubek eta arraunlariek egiten duten lan onari esker, urterik urte kirol munduan erreferente bilakatu den lehiaketak berme eta sendotasunarekin aurre egiten jarraitu ahal izango dugu".

Datorren arraun denboraldiari dagokionez, presidenteak onartu du pandemiak markatuko duela berriro, baina "ezberdina izango den arren, lehiaketaren DNA mantenduko dugu".

Itzuli