Albisteak 2020

BEREZIAK

09 Aza 2020

Lanera itzulera!

Lanera itzulera!

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako klub gehienek entrenduak hasi dituzte jada 2021 denboraldiari begira

Hilabete eta erdi baino ez da igaro Portugaleteko uretan traineru denboraldia amaitutzat eman genuenetik, eta arraunlariak arraun kanpaina berri bat prestatzen hasi dira jada, lehen entrenduetarako bilduta. Taldeetako aurpegi berri eta berritasun batzuk izango dira denboraldi-aurre berri honen puntu bereizgarriak, baina aldatuko ez dena lanera itzultzen diren kirolarien ahalegina eta dedikazioa izango da.

Oraindik denbora asko falta da txapelketa hasteko, baina prestaketa martxan da talde bakoitza ahalik eta modurik onenean iritsi dadin Eusko Label Ligara eta Euskotren Ligara. Hemendik aurrera, entrendu-egun asko geratzen dira traineruan, eta gimnasio-saio ugari, neguko jaitsierekin batera, talde bakoitzaren denboraldi-aurrearen bilakaera markatuko dutenak.

Itzuli