Albisteak 2020
BEREZIAK
24 Uzt 2020
Murrizketak Bilbon eta Lekeition
Kirolarien eta zaleen osasuna bermatu ahal izateko, estropadak telebistaz jarraitzea gomendatzen dugu.
Larunbatean Bilbon jokatuko diren XI. eta II. Banderen eta igandean Lekeition jokatuko diren El Correo Ikurriña - Kutxabank Sari Nagusia - Lekeitioko Udalaren XXXV. Banderaren eta IX. Euskotren Banderare harira, bi estropaden antolatzaileek zenbait neurri hartu dituzte kirolarien eta zaleen osasuna bermatzeko.
Larunbatean, Bilbon, Deustu Arraun Taldearen pabiloian traineruak ontziratzeko gunea eta haren inguruak itxita egongo dira eta Uribitarte pasealekuko harmailak ere mugatuta egongo dira.
Igandean, Lekeition, traineruak portuaren aurreko plazan ontziratzeko gunea mugatuta egongo da. Bestalde, San Juan Ermitako igoera eta heliportua ere itxita egongo dira.
Barkatu eragozpenak, eta gogoratu estropadak zuzenean jarrai ditzakezuela ETB, TVG, irrati eta gure sare sozialen bidez.