Albisteak 2018
ELKARTEA
15 Abe 2018
ACTk itxi du urtea Batzarrarekin
Oriok jaso ditu goizean zehar ACTko bazkideei eta, oraingoan, araudiaren aldaketen proposamenak eztabaidatu dira
Orioko Arraunetxeak jaso du gaurkoan urteko azkenengo batzarra. Hitzordua, 10.00tan izan da eta, besteak beste, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako araudiaren aldaketen proposamenak eztabaidatu dira. Emakumezkoetan, adostu da playoffera ETE Ligako eta baita LGT Ligako bi lehenengoak gonbidatzea. Aldaketa honekin, beraz, bakarrik lau klub hauek eta Euskotren Ligako azkenengo sailkatuta lehiatuko dira igoerako playoffean.
Bestalde, adostu da aurten Euskotren Ligan Patroi Onenaren saria ezartzea, Eusko Label Ligan gertatzen den bezala CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenarekin.
Batzarra bukatzerakoan, bazkideak Orioko Villa Antilla Hotelera joan dira eta bertan 2018ko urtea agurtzeko bazkaria egin dute.