Albisteak 2024
LEHIAKETA
23 Eka 2024
Denboraldiko zerrendak argitaratu dira!
6 egun besterik ez dira geratzen denboraldia hasteko
Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako taldeek denboraldiko zerrendak aurkeztu dituzte. Lehiaketako Epailearen onespenarekin, A Coruñako uretan ekainaren 29an hasiko diren bi lehiaketetako arraunlarien zerrendak argitaratu berri dira webgunean. Horrela, Eusko Label Ligako klubek hogei jardunaldi izango dituzte CaixaBank Koroa altxatzeko datorren irailaren 15ean, Portugaleteko uretan, eta Euskotren Ligako taldeek, aldiz, 16 jardunaldi izango dituzte abuztuaren 18an Zarautzen Euskotren Garaikurra altxatzeko.



