Albisteak 2024

LEHIAKETA

29 Eka 2024

Arraun Lagunakek erdietsi du VII. Cidade da Coruñako bandera

Arraun Lagunakek erdietsi du VII. Cidade da Coruñako bandera Arraun Lagunakek erdietsi du VII. Cidade da Coruñako bandera

Juan Mari Etxaberen neskek 11:00.30 denboran amaitu dut proba.

Arraun Lagunakek erdietsi du VII. Cidade da Coruñako bandera, 11:00,30 denboran helmugaratuta.Haiekin batera lehen txandan aritu den Oriok bigarren postua eskuratu du, 12 segundu geroago gelditu du kronoa, eta hirugarren eta laugarren sailkatuak, berriz, Tolosaldea eta Donostiarra izan dira: 13 eta 17 segundo geroago amaitu dute, hurrenez hurren.

Gauzak hala. Euskotren Ligako liderra da Arraun Lagunak 8 punturekin, Orio bigarren 7 punturekin, Tolosaldea 6 punturekin eta Donostiarra 5ekin. 

Bermeotarrak, Eusko Label ligako lehen liderrak
Urdaibaik irabazi du VIII. Cidade da Coruñako bandera, eta bera dugu hortaz Eusko Label Ligako lehen liderra. Bermeotarrak azken txandan lehiatu dira eta 20:14.24ko denbora osatu dute proba. Bere txandetan garaile izan dira Hondarribia eta Donostiarra, baina Urdaibaik baino 11 eta 14 segundo gehiago behar izan dituzte estropada amaitzeko. Zierbena izan da laugarrena, 20:36.72 denborarekin.

Hortaz, 2024ko denboraldiko lehen 12 puntuak Urdaibaik bereganatu ditu, Hondarribiak 11 ditu, Donostiarrak 10, eta Zierbenak, berriz, 9.
 

Itzuli