ORIO ORIALKI

Historia

Klubaren babesleak
  • ORIOKO UDALA
  • ORIALKI
  • AVKVALVES
  • GRUPO SAGARDI
  • Iner Energia
  • PBX
  • SETALDE
  • INDO
  • FORD EASO MOTOR
  • QUIRON SALUD
  • ZUK SPORT WEAR
  • Urdaintzi
  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
  • MEDIOLANUM
  • INMOBILIARIA ORIO
  • CEBANC
  • URBIL
  • ZIPRI
  • KAXA
  • ALDINET
  • TELERIA
  • alumak
  • IDEFORM
  • ADOS
  • EXPO
  • MAHALA
  • kulturatelier

1980ko hamarkadan hasi ziren emakumeak arraunean Orio Arraunketa Elkartean. 1982an eta 1984an hasi ziren, nahiz eta, urte haietan, beren partehartzea testimoniala zen. Arraunketan ofizialki parte hartzen 1986an hasi ziren: orduan jokatu zituzten lehen txapelketak eta irabazi zituzten aurreneko dominak, betiere arraunketa olinpikoan, aulki mugikorrean. Harrezkero, etengabea izan da Orioko emakumeen partehartzea arraunketa-mota horretan eta gaur egun sendo dago. Orioko Arraunketa Elkarteko emakumeek kategoria eta modalitate askotan irabazi dituzte dominak, bai Gipuzkoako txapelketan, bai Euskadikoan eta baita Espainiakoan ere. Europako eta Munduko txapelketatan ere jokatu dute eta aipatzeko modukoa da, gainera, Eva Mirones pasaitarrak Orioko Arraunketa Elkarteko arraunlari zela parte hartu zuela Atenasko Joko Olinpiarretan, 2004an.

Tostako arraunketari dagokionez, 1994an parte hartu zuen, lehenengo aldiz, Orioko emakumeen batel batek estropada ofizial batean: Loiolako urteroko batel-estropadan izan zen eta irabazi egin zuen. 1999an hasi ziren Orioko Arraunketa Elkarteko emakumeak batelen Gipuzkoako Ligan parte hartzen, gazteen mailan, eta 2000. urtean irabazi zuten beren lehen txapelketa, Gipuzkoakoa, senior kategorian. Bateletan, Orioko emakumeek Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabaziak dituzte.

Trainerilletan, Orioko emakumeek 2010ean parte hartu zuten, lehen aldiz, lehiaketa ofizial batean. 2021ra arte lortu dituzten garaipenik handienak bi Euskadiko txapelketak dira.

Orioko emakumeen traineruak ere 2010ean parte hartu zuen aurrenekoz lehiaketa ofizial batean. Geroztik, poliki-poliki eta etengabe joan da maila eta emaitzak hobetzen, eta azken zazpi urteotan punta-puntan ibili da. 

2019, 2020 eta 2022ko denboraldiak bikainak izan ziren eta, besteak beste, Euskotren Liga eta Kontxako bandera irabazi baizuten hiru urteetan.

Euskotren Liga: 9 partehartzetan, oriotarren 40 garaipen azaltzen zaizkigu.

2023. Baja bat bakarrik izan da eta taldea mantentzen da. Ohikoa denez, Orioko mirotzek gogoz eta ilusioz ekingo diote 2023eko denboraldiari, beren mailarik onena emateko eta banderak irabazteko lehian jarduteko asmoz. (Oriotarren 10.n partaidetza izango da aurtengoa)