ORIO ARRAUNKETA ELKARTEA

Historia

1980ko hamarkadan azaltzen zaizkigu emakume-arraunlarien erreferentziak Orion. 1982 eta 1984 urteetan partaidetza testimoniala izan zuten. 1986ak markatzen digu emakume-arraunlarien partaidetza sendoa. Gaur arte eta etengabe jarraitzen duna. Urte hortan iritsi ziren konpetizio ofizialak, lehenengo txapelketak eta dominak. Guztia, aulki mugikorreko - arraunketa olinpikoan. Handik aurrera, eta disziplina hontan, urtetik urtera gehitzen joan da emakume-arraunlari kopurua, domina-mota guztiak lortuz Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelketeetako modalitate eta maila desberdinetan. Orioko elkartearen babesean egondako emakumeak iritsi dira Europa eta Munduko Txapelketan lehiatzera. Ezin ahaztu 2004.urtean Atenas-eko Joku Olinpikoetan, Orio AE-ko arraunlaria zen Eva Mirones pasaitarraren partaidetza.

Bestalde eta tostako arraunketan, 1994.urtean azaltzen zaigu Orioko emakumez osaturiko batel baten lehen partaidetza, garaipenarekin gainera, Loiolako batel estropadatako trofeoan zehazki. Gipuzkoako Ligan estrenaldia 1999.n izan zen, emakumezko jubenilez osaturiko batela hain zuzen. Emakumezkoen batel seniorrak, 2000.urtean lortzen du lehenengo Batel Txapelketa, Gipuzkoakoa zehazki. Tosta arraunketako modalitate hontan ere Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelketak lortuak dituzte Orioko emakumeak.

Emakumeez osturiko lehenengo trainerila oriotarrak 2010an egin zuen bere estrenaldi ofiziala. 2019arte, azken bi urteetako Euskadiko Trainerila Txapelketak dira, garaipen nagusienetakoak.

2010 izan zen baita ere, Orioko emakumezkoen traineruaren lehenengo partaidetza ofiziala. Gaur arte, pixkana-pixkana eta bere kirol-maila hobetzen joanez, goiko postuetara iristea lortu arte. 2019 eta 2020ko denboraldiak bikaina izan ziren, lortu baiziren besteak beste, Euskotren Liga eta Donostiako Estropadatako Kontxako Bandera. 

Pairatzen ari garen osasun eta ekonomia egoera arazotsuak prestakunta  guztia zaildu baldinbadu ere,  2021ean ere goi-mailako banderen lehian jarduteko ilusioarekin datoz emakume oriotarrak.