Albisteak

BEREZIAK

23 Urr 2020

Zer dio prentsak?

Zer dio prentsak?

Komunikabideek Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako fitxaketen merkatuaren informazioa hurbiltzen digute

Klubek aurrera jarraitzen dute euren arraunlari taldearen fitxaketa eta berrikuntzekin, Eusko Label Ligari eta Euskotren Ligari hurrengo denboraldian aurre egiteko. Tiran Pereira da lehiaketara itzuliko den kideetako bat, eta kalitatezko arraunlari talde bat osatu beharko du, berriro ere arraunaren maila gorenean finkatzeko. Zentzu horretan, badirudi talde galiziarra etxeko lanak egiten ari dela. LA VOZ DE GALICIAn argitaratutako artikulu batean David Alvarez, Martin Novais (Kaiku Vusa), David Alfaya (Bermeo Urdaibai Avia), Alberto Hermo, Dylan Otero (CR Ares) eta Ivan Fandiño aitatzen dira fitxaketen zakuan, kalitate handiko errefortzuak, Tiran Pereirak bere prestazioetan aurrerapauso bat ematea eragingo lukeena.

Eusko Label Ligako egungo txapeldunari dagokionez, DEIAren arabera, Gorka Aranberri (Orio AE), Jon Etxaniz (Orio AE), Gorka Arostegi (Bermeo Urdaibai Avia) eta Javier Sayans (Cabo) egongo lirateke Santurtzi Transportes y Grúas Aguadoren traineruan datorren urterako.

Itzuli