Albisteak

BEREZIAK

16 Urr 2020

Zer dio prentsak?

Zer dio prentsak?

Komunikabideek Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako fitxaketen merkatuaren informazioa hurbiltzen digute

Aste honetan, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako fitxaketen merkatuko albisterik nabarmenena Gorka Aranberri Orio Arraunketa Elkarteko patroiaren talde aldaketa izan da. Albistea joan den astearen amaieran zabaldu zen, ETBk patroi zarauztarrak 'San Nikolaseko’ popan jarraituko ez zuela iragarri zuenean. Talde gipuzkoarrak eskerrak eman zizkion Gorkari eta zorte ona opa zion Twitter bidez.

Oraindik ofizial egin ez bada ere, Aranberriren talde berria ez zen sekretua, eta berak baieztatu zuen RADIO EUSKADIKO ‘Fuera de Juego’ saioan egindako elkarrizketa batean. Santurtzi Transportes eta Grúas Aguado izango da patroi zarauztarraren talde berria. Gorka Aranberrik, horrela, Asier Zurinagak orain arte 'Sotera' n zuen postua beteko du, Eusko Label Ligako 2020ko denboraldian CaixaBank Koroa eta CaixaBank Patroi Onenaren saria irabazi ondoren arrauna utziko duela baieztatu baitu.

Itzuli