Albisteak 2020

ELKARRIZKETAK

01 Uzt 2020

Sendotze-urtea

Sendotze-urtea

Donostia Arraun Lagunakek Euskotren Ligako 2019ko denboraldian eman zuen irudi ona errepikatu nahi du uda honetan

2019ko denboraldian, Donostia Arraun Lagunakek aurrerapausoa eman zuen, Euskotren Ligako jardunaldi gehienetan Orio Arraunketa Elkartearekin lehiatzea lortu baitzuen. Aurten, Donostiako trainerua lehiara itzuli da, bertan protagonista izateko gogo berberarekin.

Ekain Iriarte Donostia Arraun Lagunakeko entrenatzaileak esan digunez, ez da aldaketa handirik egon iazko udarekin alderatuta, baina "eskarmentuan irabazi" dute eta "gerrillariak dira, gerra emateko taldea daukagu". Hastear den denboraldiari dagokionez, entrenatzaile donostiarrak ez du helburu zehatzik ezarri, "ahalik eta goren egotea" baino ez.

Itzuli