Albisteak 2018

ELKARRIZKETAK

14 Eka 2018

"Ohorezko txandatik ez jaistea"

"Ohorezko txandatik ez jaistea"

Mikel Orbañanos elkarrizketatu dugu, GO fit Hondarribiako entrenatzailea. Honek bere helburu nagusiei buruz hitz egin digu, baita bere lehiakide nagusiei buruz ere

Hamar egun soilik falta dira 2018ko Eusko label Ligari hasiera emateko, eta espero hau errazteko elkarrizketa berri bat daukagu zuentzat. GO fit Hondarribiako entrenatzailea, Mikel Orbañanos, iazko denboraldiari buruz hitz egiten hasi da “oso erregularrak izan ginen iazko udan zehar eta aurten ere erregularrak izatea garrantzi handia izango du liga irabazi nahi badugu”. Bere taldeari buruz dio “aldaketa batzuk izan ditugu traineruan eta ea nola aurrera egiten dugun denboraldi hau oraindik ikustear dago”.

Badirudi aurten ere denboraldia oso gogorra izango dela eta liga irabaztea ez dela erraza izango “denboraldi-aurreko estropadak ikusita eta talde bakoitzak izan dituen aldaketak kontuan izanda, nik uste dut aurtengo liga iazkoaren antzekoa izango dela”. Entrenatzaileak badaki aurten ere lehia bizia izango dutela Urdaibai Aviak bere mutilak mantenduko ditu, beraz, iazko maila ere mantenduko du. Argi dago liga irabazteko aukera handiak dituela. Orio Babyauto gogortu egin da eta liga irabazteko aukerak ere izango ditu. Zierbena Bahías de Bizkaiak ohorezko txandan egoteko maila dauka eta nik uste dut banderak irabazteko aukerak dituela”.  Bere taldeari buruz dio “nik uste dut maila mantendu ahal dugula. Oraindik ikustear dago ea arraunlari berriak taldearekin bat dabiltzan eta estropadei nola aurre egingo diogun, baina nik uste dut maila mantenduko dugula”.

Mikel Orbañanosek argi ditu bere helburuak, baina denetatik bada bat besteak baina nabarmenagoa “liga hasiera on bat egitea, lehia bizian mantentzea eta batez ere ohorezko txandatik ez jaistea”. Amaitzeko, ondorengoa esan du bere taldeari buruz “ilusio handiko eta gogo askoko talde bat da, eta momentu ahuletan badaki gogor aurrera jarraitzen”.

Itzuli