Albisteak 2013

LEHIAKETA

30 Uzt 2013

LA CAIXA KOROA HONDARRIBIAN IZANGO DA IKUSGAI

LA CAIXA KOROA HONDARRIBIAN IZANGO DA IKUSGAI

"la Caixa" Koroa" Hondarribian egongo da ikusgai abuztuaren 12 egunera arte, "la Caixa" aurrezki kutxak herri horretan duen bulegoan, San Pedro kalea, 3.

Arrauneko zale guztiek Miguel Angel Oribe eskultore lasartearraren lan bikaina ezagutzeko aukera izango dute. Oribek 2005ean egin zuen obra, Kantauri Itsasoko ontzi onenak jasotzen duen lana.

 

"la Caixa" Koroa San Miguel Liga hiru urtetan jarraian, edo bost urte tartekatuetan irabazten duen klubak eskuratzen du jabetza moduan. Denboraldi honetan Kaiku-Ambilamp eta Urdaibai Umpro Avia klubek lor dezakete Oriberen lana jabetzan. Sestaokoek San Miguel Liga hirugarrenez jarraian lor dezaketelako. Bermeokoek, hirugarrena bost urtean. Bietako batek lortuko balu, ACT elkarteko historian obra jabetzan ematen den lehen aldia izango litzateke.

 

Oriberen lana bere lan ereduaren adibide onena da. Zirkuluaren inguruan ikertzen du. Zirkuluaren hustuketaren eta hutsuneen sorkuntzaren inguruan, hain zuzen ere. Materia hautsi eta argia piezaren alde batetik bestera pasatzen uzten duten hutsuneak.

 

La Caixa Koroa eskulturaren helburua 14 silueta hutsek osatzen duten zirkulu formak modernitatea eta tradizioa uztartzea da. Artea eta kirola batzea, eta horregatik dago burniarekin eginda, udan itsasoan hara eta hona dabiltzan arraunlarien giharren indarra irudikatzeko.

 

"la Caixa" Koroak beste herri hauetan egingo du geltokia, arraun denboraldiak irauten duen bitartean: Zarautz, Castro Urdiales eta Bermeo.

 

“la Caixa” Koroako garaileak:

 

2003: Astillero

2004: Urdaibai

2005: Astillero

2006: Hondarribia

2007: Urdaibai

2008: Urdaibai

2009: Castro

2010: Urdaibai

2011: Kaiku

2012: Kaiku

 

Argazkia, ezkerretik eskuinera: Juan María Altuna, Hondarribiako alkate ordea eta  Mari José Alcain, Hondarribiako La Caixa bulegoko zuzendaria.

Itzuli