Albisteak 2021

LEHIAKETA

16 Eka 2021

"Fruituak ateratzen direla ikusteko gogoa dugu"

"Fruituak ateratzen direla ikusteko gogoa dugu"

Iker Cortes, Hondarribia Bertako Igogailuak taldeko entrenatzailea ilusioz beteta dago denboraldi berriari begira, non beste behin, helburua maila mantentzea izango den.

Entrenatzaile hondarribitarra pozik dago aurredenboraldian egindako lanarekin, Covid-19k ez baititu bere asmoak asko nahastu. "Ondo entrenatu dugu. Konfindu bat izan dugu, eta gero bakarren batek gelditu behar izan du kontaktu estua izateagatik, baina orokorrean nahiko ondo entrenatu ahal izan dugu", esan du Cortesek.

Jokalariei dagokienez, "motibatuta eta gogotsu" ikusten ditu. “Oso ondo eta indartsu aritu gara entrenatzen hilabete hauetan, eta neskak fruituak ateratzen direla ikusteko gogoa dute", ohartarazi du entrenatzaileak.

Helburuez ari garela, argi dauka, helburu nagusia "jaitsiera saihestea" izango dela. Hortik aurrera, datorkien guztia ongi etorria izango da hondarribitarrarentzat, eta bandera baten bila borrokatzea ere ez du saihesten, "banderaren bat tiroka jartzen bazaigu, ez diogu tiro egiteari utziko", esan du Cortesek.

Nahiz eta jakin bandera irabazteko borroka zaila izango dela, "Orio, Donostiarra eta Arraun, denak oso indartsu daude, denek irabazi dituzte banderak. Zaila izango da, baina gure %100 emango dugu", esan du entrenatzaile hondarribitarrak.

Itzuli