Albisteak 2012

LEHIAKETA

19 Api 2012

EPAILE BAKARRAREN ZIGORRAK

EPAILE BAKARRAREN ZIGORRAK

Prentsa ohar honen bitartez, ACT elkarteak jarraian azaltzen diren zigorrak jartzea erabaki dela jakinarazi nahi dizuegu. Zigorrak Diziplina Epaile Bakarrak erabakitakoak dira, eta elkarteak hainbat diziplina prozeduren tramitazioa burutu ostean jarri dira.

- Pedreña SDR elkarteari, 1.001 euroko isun zigorra, zigor araudiko 14 c) artikuluan jasotako arau hauste larria egiteagatik. Zigorrak otsailean kirolariei egin beharreko derrigorrezko analitika azterketekin du zerikusia. Arraun elkarteak arautegian jasotzen den epetik kanpo igorri zituen datuak.

- Pasai Donibane Koxtape AEri, 600 euroko isun zigorra, zigor araudiko 15 c) artikuluan jasotako arau hauste arina egiteagatik. Zigorrak otsailean kirolariei egin beharreko derrigorrezko analitika azterketekin du zerikusia. Arraun elkarteak arautegian jasotzen den epetik kanpo igorri zituen datuak.

- Kaiku SDR elkarteari, ohartarazpen publikoa zigor araudiko 15 c) artikuluan jasotako arau hauste arinagatik. Zigorra arraun elkarteko entrenatzaileak 2012 denboraldiari dagokion atxikimendu agiria finkatutako epez kanpo igortzeagatik jartzen da.

- Castro Urdiales SDR elkarteari, 600 euroko zigor isuna, zigor araudiko 15 c) artikuluan jasotako arau hauste arinagatik. Zigorra arraun elkarteko medikuak 2012 denboraldiari dagokion atxikimendu agiria finkatutako epez kanpo igortzeagatik jartzen da.

Itzuli