Albisteak 2021
BEREZIAK
21 Uzt 2021
BM lehiaketa: GO fit Hondarribia
Beñat Egiazu eta Xabier Etxebeste dira gaurko ataleko protagonistak
GO fit Hondarribiako arraunlariak, Beñat Egiazu eta Xabier Etxebeste dira BM lehiaketako atal berri honetako protagonistak. Eusko Label Ligako arraunlariek arraunak utzi dituzte BM lehiaketan parte hartzeko. Bertan, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako taldeek parte hartzen dute eta, oraingoz, Hondarribiko Bertako Igogailuak-eko arraunlariak dira sailkapeneko lehen postuan.
Etxebestek Egiazuk aukeratu eta marrazten dituen BMko produktuak asmatzen saiatuko da. Lortuko al dute beren klubeko arraunlarien hiru asmakuntzak gainditzea? Beraiek irabaziko dute BM supermerkatuen azken saria?
Emaiozue "Play" ari, eta gozatu BM lehiaketaz!