Albisteak 2021

LEHIAKETA

20 Mai 2021

"Banderen lehian izan behar gara"

"Banderen lehian izan behar gara"

Juan Mari Etxabe, Donostia Arraun Lagunak entrenatzaileak, anbizio asko dauka denboraldi berriari begira. Prestatzaile gipuzkoarra oso pozik dago  bere arraunlariek aurredenboraldian egindako lanarekin eta ahaleginarekin.

Etxaberen esanetan, neguko hilabeteek "talde indartsua eta sendoa egiteko balio izan dute. Oro har, oso pozik nago egiten ari diren ahaleginarekin". Lan horri esker, taldea banderak irabazteko borrokan egoteko gai ikusten du, are gehiago, helburu hori ere ezartzen du, "baina zaila izango da aurkari onak daudelako, baina anbizio handikoak izan behar dugu eta banderen bila joateko gai izan".

Helburu horri begira, "gosez eta lehiatzeko gogoz" ikusten du taldea, eta Orio Orialki eta Donostiarra Lacturale ikusten ditu aurkari gisa. "Oriok bajak ditu, baina oinarri sendoa dauka eta txapeldunak dira. Bestalde, Kaiarriba dago, beteranoen taldea eta bandera asko dituena". Zentzu horretan, hiruretan esperientzia gutxien duen trainerua izango dela esan du, baina mezu argia helarazi die aurkariei: "Egoerak eskatzen duen mailan egotea espero dugu, eta ahalik eta bandera gehien irabaztea".

Itzuli