ACT TV 2014

KLUBAK

07 Mai 2014

"Ez dakit banderak irabazten ibiliko garenik, baina bai borrokatzen"

"Ez dakit banderak irabazten ibiliko garenik, baina bai borrokatzen"

Dani Pérezek, Tirán Pereirako entrenatzaileak, hainbat baja izan dituela onartzen du baina hori goikaldean borrokan egoteko ez dala oztopo izango dio

Tirán Pereirak aurten bere bederatzigarren denboraldia San Miguel Ligan burutuko du eta beraien helburua azkenengo urtetan lortutako dinamika positibo mantentzea izango da. "Baja garrantzitsuak izan ditugu eta arraunlari oso preziatuak joan dira. Baina gai horretan ezin degu denbora gehiago galdu eta dauzkagun arraunlarietaz pentsatsu behar dugu", Dani Pérezek dio, Tirán Pereirako entrenatzailea. Helburuei dagokionez, ez da gehiegi bustitzen. "Momentuz gure aurkarien aurka ezin izan dugu indarrak neurtu, bakarrik Cabo da Cruzerekin. Hala ere, aurredenboraldian parekotasun handia egon dela ikusi dugu", Pérezek explikatzen du. "Denboraldia apaltasunez hasiko dugu eta estropadaz estropada joatea saituko gara. Ez dakit banderak irabazten ibiliko garenik, baina bai borrokatzen", galiziarrak onartzen du.

Egutegia, explikatzen du, “oso erakargarria da eta batez ere guretzako, Galizian beste asteburu bat izango dugula”. Azkenik, bere iritzia ematen du Bueuko estropadari buruz. “Han traineruarekin ibiltzeko ez det aukerarik izan, baina bai beste modalitatetan. Eremu on bat dat eta nire ustez kaleen artean ez dago desberdintasun handirik”, Dani Pérezek explikatzen du. 

Itzuli