ACT TV 2024

BEREZIAK

18 Abu 2024

Donostiarrak Irabazi du Zarauzko Ikurriña

Donostiarrak Irabazi du Zarauzko Ikurriña Donostiarrak Irabazi du Zarauzko Ikurriña

Igor Makazagak prestatutako mutilek traineru liderrak baino 2.20 segundo lehenago amaitu dituzte lanak.

Donostiarrak 2024ko Eusko Label Ligako lehen garaipena eskuratu du, Zarauzko Ikurriñako bi jardunaldietako denborak batuta lehia 41:01.80ko denboran amaitu ostean. Egungo liderrak estu hartu du donostiarra, baina garaileak azken olatuan lortutako abantailak erabaki du azkenean Ikurriña. Bermeo Urdaibaik, guztira 2.20 segundoko atzerapenarekin amaitu du, eta hirugarren eta laugarren postuak Hondarribia eta Zierbenarentzat izan dira: berdeek 41:30:12ko denboran amaitu dute eta Zierbenak berriz 41:52.96ko denboran.

Lau jardunaldi baino ez dira gelditzen Eusko Label Liga amaitzeko eta honela daude gauzak: Bermeo Urdaibaik 184 puntu ditu, Zierbenak 160, Donostiarrak 151 eta Hondarribiak 144.

 

Arraun Lagunak, Euskotren Ligako txapelduna

Arraun Lagunak da 2024. urteko Euskotren Ligako Txapelduna. Zarauzko bigarren jardunaldi honetan, lehen txandan aritu den Tolosaldea izan da bizkorrena, aurtengo ligan lehen aldiz, baina atzoko estropadako errenta baliatuta, ‘Lugañene traineruak’. 15. garaipena poltsikoratu du azkenean. 

Bi jardunaldietako denboran batuta, hauxe da Zarauzko XVI. Ikurriñaren sailkapena: Arraun Lagunakek 22:30.94ko denboran amaitu ditu lanak, Tolosaldeak 16.58 segundo gehiago behar izan ditu, Donostiarrak 17.28 gehiago eta Oriok 19.20ko atzerapenarekin gelditu du kronoa.

Euskotren Ligan 127 puntu eskuratu ditu arraun Lagunakek; Tolosaldea da aurtengo azpitxapelduna 96rekin, Oriok hirugarren amaitu du 94rekin eta laugarren postua Donostiarrarentzat izan da 92rekin.

Itzuli