ACT TV 2024

BEREZIAK

19 Abu 2024

Donostiak harrera egin dio Arraun Lagunaki, 2024ko Euskotren Ligako txapelduna

Donostiak harrera egin dio Arraun Lagunaki, 2024ko Euskotren Ligako txapelduna

Hiriak Lugañeneko eskifaia, Euskotren trofeoa eta denboraldi honetan lortutako 15 banderak jaso zituen.

Donostia Arraun Lagunak Euskotren Ligako txapeldun izendatu zen atzo. Sari banaketaren eta ondorengo argazki saioaren ostean, Juan Mari Etxabek entrenatutakoak Donostiarantz abiatu ziren.

Bertan, Eneko Goia alkateak eta udalbatzak Lugañenekoak hartu zituzten. Ekitaldi ofizialaren ondoren, segizioa Gipuzkoako hiriburuko Konstituzio plazara hurbildu zen, eta, Donostiako Aste Nagusiako jai giroan, donostiarrek harrera egin zieten arraunlariei.
 

Itzuli