ACT TV 2024
BEREZIAK
17 Abu 2024
Bermeo Urdaibai, garaile Zarauzko XLVII. Ikurriñaren lehen jardunaldian
Estropada estua jokatu dute Eusko Label Ligako arraunlariek eta azken metrotan nagusitu dira Gorka Araberrik gidatutako mutilak.
Bermeo Urdaibai izan da garailea Zarauzko XLVII. Ikurriñaren lehen jardunaldian, aurkariak baino 5 segundo bizkorrago ailegatuta. Laugarren luzean lehia estua izan da bermeotarren eta donostiarren artean, baina azken unean aldeko olatu bat baliatu eta egungo liderrak nagusitu dira. Hirugarren eta laugarren postuetan Hondarribiak eta Zierbenak amaitu dute, 12 eta 15 segundoko atzerapenarekin, hurrenez hurren.
Eusko Label Ligako lehen postuan jarraitzen du Urdaibaik 173 punturekin eta bigarren koskan Zierbena dihoa 154rekin. Estu daude gauzak hirugarren eta laugarren postuari dagokionez: Donostiarrak 139 ditu eta Hondarribiak berriz 5 gutxiago.
Arraun Lagunakek garaiezin jarraitzen du jardunaldi baten faltan
Garaiezin jarraitzen du Arraun Lagunakek Euskotren Ligan, liga amaitzeko jardunaldi baten faltan. Ziabogara lehen txandan aritu den Hondarribia ailegatu da azkarren, baina poparean liderrek aurkariekiko distantzia aregotu dute eta lehen postuan amaitu dute azkenean, 11:12.72 denboran. Orio izan da bigarrena 8 segundoko atzerapenarekin, eta berdeak ailegatu dira hirugarren 11:14ko denboran geldituz kronoa. Laugarren postua Donostiarrak eskuratu du, Etxaberek prestatutako neskak baino 15 segundu geroago ailegatu dira.
Euskotren Ligan 120 putu ditu Arraun Lagunakek, Oriok 89, Tolosaldeak 88 eta Donostiarrak 86.