ACT TV 2021

BEREZIAK

23 Aza 2021

Arkaitz Diazek CaixaBank Patroi Onenaren Saria jaso du eta Miren Garmendiak Patroi Onenaren Saria

Arkaitz Diazek CaixaBank Patroi Onenaren Saria jaso du eta Miren Garmendiak Patroi Onenaren Saria Arkaitz Diazek CaixaBank Patroi Onenaren Saria jaso du eta Miren Garmendiak Patroi Onenaren Saria

Donostiako Basque Culinary Centerren antolatutako ekitaldian jaso dute euren saria, eta gainera, iazko patroi onenarekin batera sukaldean aritu dira.

Arkaitz Diaz, Donostiarra Amenabarreko patroia izan da bigarrenez CaixaBank Patroi Onenaren Saria jaso duen kirolaria, eta Angel Garabieta, Euskadiko CaixaBankeko Zuzendari Komertzialaren eskutik jaso du garaikurra. Hondarribia Bertako Igogailuak taldeko patroiak, Miren Garmendiak, aldiz, Borja Rodrigo ACTko presidentearen eskutik jaso du lehen aldiz Patroi Onenaren Saria. Gainera biek, 3.000€ko balioa duen txeke bana jaso dute.

Aurtengo irabazleen sari banaketaren aurretik, iazko irabazleek euren garaikurra jaso dute. Honenbestez, Asier Zurinagak CaixaBank Patroi Onenaren Saria jaso du, eta bere jabetzan geratuko da hiru aldiz irabazi duelako, azkena 2020. denboraldian Santurtzi Transportes y Gruas Aguadorekin. Iazko Euskotren Ligako patroi onenak ere bere garaikurra jaso zuen. Nadeth Agirre Orio Orialkiko patroiak garaikurra ere bere jabetzan izango du, 2020ko denboraldiko patroi onena izan baitzen.

Itsasotik… sukaldera!
Ekitaldiaren aurretik, lau patroiak Basque Culinary Centerreko sukaldean aritu ziren, traineru batetik kanpo dituzten trebeziak erakutsiz. Marina Villa sukaldariaren gidaritzapean eta bi taldetan banatuta (iazko irabazleak aurtengo irabazleen aurka), Lehiaketako Babesle Nagusia den Eusko Label zigilu eta kalitatepean dauden produktuekin menu bat prestatu dute. Hain zuzen ere, bentreskadun tomate entsalada, bakailaoa pil-pilean, salikornia eta baratxuri txipak eta pantxineta bat egin dituzte.

Sukaldeko trebetasunen ondoren, Borja Rodrigok eta Angel Garabietak osatutako epai-mahaiak bikote irabazlea zein zen ebazteko ordua zen. Denek egindako lana eta esfortzua haintzat hartuta, saria laurek eraman zuten, hain zuzen ere Basque Culinary Centerren bi pertsonentzat ikastaro bana.  

CAIXABANK PATROI ONENAREN GARAILEEN ZERRENDA
3 - Ioseba Amunarriz (2009, 2012 eta 2017) eta Asier Zurinaga (2011, 2013 eta 2020).
2 – Endika Perez (2015 eta 2016) eta ARKAITZ DIAZ (2019 eta 2021).
1 – Unai Oliden (2016), Vicente Carpintero (2014), Aitor Carrillo (2010), Irakoitz Etxeberria (2008) eta Ander Etxegoien (2018).

PATROI ONENAREN GARAILEEN ZERRENDA
2 – Nadeth Agirre (2019 eta 2020).
1 - MIREN GARMENDIA (2021).

Itzuli