Albisteak 2024

ELKARTEA

27 Urt 2024

Bueu eta San Pedro, ACTko bazkide berriak

Bueu eta San Pedro, ACTko bazkide berriak

Klubek 2023ko ekitaldia itxi dute denboraldi berriari hasiera emanez.

ACTk 2024ko lehen batzarra egin du gaur goizean Getariako Txakoli Ameztoi upategian. Bertan, aurreko denboraldiari itxiera eman zaio eta, ondoren, kanpaina berriari dagozkion ohiko hainbat puntutan jarri da arreta.

Batzarraren lehen zatian, 2023ko ekitaldi ekonomikoa aho betez onartu dute bazkideek eta Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa ere onartua izan da. Horrela, traineruen denboraldi bikaina itxi dute. Aldi berean, Elkarteak ongietorria eman die Bueu eta San Pedrori bazkide berri bezala, joan den irailean banku finkoko arraunaren maila gorenera igotzea lortu ondoren. Era berean, klubek "laster arte" bat eskaini diete Itsasoko Amari eta Samertolameuri, bazkide izaera galdu ondoren. Elkarteak zorterik onenea opa die bi erakundeei.

Biltzarraren bigarren ekitaldian, 2024ko denboraldiari dagozkion ohiko hainbat gai jorratu dira, eta aipatzekoa da Cesar Sáiz doktorea izendatu dela Dopinaren Aurkako Batzordearen arduradun berri gisa. Juan José Badiola doktorea ordezkatuko du. ACTk izugarri eskertzen dio Badiola doktoreari kargu horretan eman dituen 20 urteetan egindako lana, izandako dedikazioa eta profesionaltasuna.

Itzuli